Gure Lurrak
Ingurunea
Gure instalazioak eta lursailak Olaberrian daude, Goierriko balkoia bezala ezagutzen dena. Kokapen pribilegiatu honek Aralar eta Aizkorriko parke naturalen artean kokatzen gaitu, inguruari edertasun natural paregabea eta aparta emanez.
Lursailei dagokienez, gure lurren ezaugarri nagusia lursail buztintsuak izatea da, hau kostaldeko lurrekiko ditugun klima ezberdintasunei gehituta, berebiziko produktu bat sortzeko baldintzak lortzen ditugu.
Bengoetxetik gure lurraren edertasuna eta benetakotasuna islatzen saiatzen gara txakolin botila bakoitzean.
![Imagen Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-territorio-1.jpg)
![Imagen Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-territorio-2.jpg)
Mahastiak
Gure txakolinen ekoizpenerako erabiltzen ditugun mahastien gehiengoa bertako mahats barietateez osatua dago, Hondarribi Zuri eta Hondarribi Zuri Zerratia, lursailen azalera dena osatzeko Gros Manseng barietateko zati txiki bat dugu. Guztira 3.8 hektarea besterik ez ditugu.
![Imagen tierra Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-vid-1.jpg)
![Imagen tierra Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-vid-2.jpg)
![Imagen tierra Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-vid-3.jpg)
Mahats-bilketa
Mahats-bilketa fruitua goxatu eta kalitatea lehenetsiz egiten da. Gure kasuan mahatsa biltzeko baliabide mekanikoak erabiltzen ditugu, honek mahats osasuntsua heltze maila zehatzean biltzeko eta mahatsa hamar minutuan upategian egoteko gaitasuna ematen digu, oxidatze puntu minimorik gabe.
![Imagen Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-vendimia-1.jpg)
![Imagen Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-vendimia-2.jpg)
![Imagen Bengoetxe](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/themes/Bengoetxe-theme/assets/img/Nuestra-tierra-vendimia-3.jpg)
Ekoizpena
Tolaretik pasa ondoren ekoizpenak ondorengo pausuak izaten ditu.
![Txakoli Bengoetxe - Beratzea](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/uploads/2024/03/nuestra-tierra-pasos-1.jpg)
Lehen urratsa
Beratzea: 10ºC 24 orduz, konplexutasun eta aroma-intentsitate handiagoa lortuz.
![Txakoli Bengoetxe - Hartzidura](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/uploads/2024/03/Nuestra-tierra-pasos-2.jpg)
Bigarren urratsa
Hartzidura: Altzairu herdoilgaitzezko deposituan erantsitako legamiarik gabe, tenperatura kontrolatuan.
![Txakoli Bengoetxe - Ontzea](https://www.txakolibengoetxe.com/wp-content/uploads/2024/03/Nuestra-tierra-pasos-3.jpg)
Azken urratsa
Azken urrats gisa, Bengoetxe Berezia txakolinak 4 eta 6 hilabete bitarteko aparteko ontze bat du.
Fruitu heldua, zukua eta ahalik eta eraldaketa txikiena, kalitatezko ardoa.